Alfred Sisley
Alfred Sisley (1839ko urriaren 30a - 1899ko urtarrilaren 29a) Parisen jaiotako margolari inpresionista izan zen, bizitzako aldirik handiena Frantzian eman zuena, nahiz eta familia eta hiritartasuna ingelesak izan. Aita merkatariak zeta zuen diru-bide, eta ama musikan aditua zen. 18 urte bete orduko Londresera bidali zuten ikasteko asmoarekin, eta lau urtean ekonomian trebatzen jardun zuen. 1862an Parisera itzuli zen eta pintatzen ikasteari ekin zion Marc-Charles-Gabriel Gleyre artista suitzarraren estudioan. Bertan Frédéric Bazille, Claude Monet eta Pierre-Auguste Renoir ikaskide izan zituen. Argiaren ñabardurak oihalean ahalik eta ondoen azaldu nahian paisaiak zuzenean margotzeari ekin zioten. Eta erabili zituzten kolore eta efektuek garai hartako ikusleak ezustean harrapatu zituzten. Sisleyk ez zuen bizi bitartean arrakasta handirik lortu, eta haren margoek hil ostean jaso zuten ospe eta onespena.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Chestnut Trees etorbidea, La Celle-Saint-Cloud-etik hurbil, 1865.
-
Villeneuve-la-Garenne, zubia; 1872.
-
Hampton Court, zubia; 1874.
-
Molesey Weir - Goiza, 1874
-
Estropada Hampton Court-en, 1874
-
Estropada Molesey-n, 1874
-
Uholdea Port-Marly-n, 1876
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Sisley |